MONUMENTO MULTZOA

 

 

 

 

Sarrera

Zarautz, errege gaztelauek kostaldean zehar XIII. mendeko lehen herenean bultzatu zuten hiritartze prozesuaren barruan eraiki zen. 1237an Donostiako Forua eta Fernando III.ak emandako berezko Hiri-gutuna jaso zituen. Egia esan, hau oraindik aurkitu ez den aurreko beste Gutun baten pribilejioen berrespena besterik ez zen izan.

Jatorrizko hiri-egitura dimentsio urriko planu erregular batek osatzen zuen. Planu honek Trinidade, Orape, Azara eta San Inazio kaleek mugatutako errektangulua osatzen zuen.

Herritarren beharrek laster zabalarazi zuten espazio txiki hau eta Makatza edo Torre-Luzea bezalako hain eraikin ezaugarriak XV. mendean jadanik jatorrizko hiribildutik at kokatzen ziren.

Beharrak hasi ahala, inguruko orubeak okupatzen joan ziren errepide desberdinek adierazten zuten ardatza jarraituz, nahiz eta jadanik ez zen elkartutako gorpuzkin konpaktoa izango. Izan ere, kale ertzean jasotako etxeek beren atzealdean baratza lantzeko espazio berdea zuten.

Azken finean, itsasaldeko Ipar eremua okupatu ondoren, hiribilduaren Ekialdeko muga San Frantzisko kalea zen, 1617an San Frantzisko Komentuaren erainkutzak argi adierazten duen moduan.

1994ko abuztuan Eusko Jaurlaritzak uztailaren 12ko 305/1994 dekretua onartu zuen. Honen arauera Zarauzko hirigune historikoa Monumentu Multzoa kategoria duen Ondare Kulturaltzat jotzen da.

Egoera honek udala hiri-araudia aldatzera bultzatu zuen, honela aipaturiko dekretuak ezartzen zituen babes-erregimenera egokitzeko. Beraz, gaur egun Monumentu Multzoa osatzen duen eremuak babes berezien erregimena du; honek ez ditu eraikin konkretuak bakarrik bereganatzen. Aldiz, gure arbasoengandik jasotako hiri-egitura gordetzen saiatzen da.

Ondoren deskribatzen ahaleginduko garen ibilaldi hau, beraz, Zarauzko kaleek izan duten eboluzioa eta dituen gertaera gogoangarriak isladatzen saiatzen da.

PORTU ETXEA

Gaur egun udala dena, hiri-sarearen egokitzapenaren adibidea da. XVI.mendean izen bereko familiak eraikia, bere fatxadak geroagoko inspirazioa duen arren.

Oin errektangularreko jauregi-eraikina, hiru solairu ditu eta fatxada nagusiak Lege Zaharren enparantzara ematen du. Albokoak ere askeak dira eta atzekoa azokaren artekorma da. portu.JPG (3376 bytes)

Fatxada harlanduzkoa da, antolaketa simetrikoa du eta oineko hiru hutsarte ditu. Sarrera ildaskatutako kolumna klasikoek enmarkatutako ate zabala da; kolumna hauek lehen solairuko erdiko balkoiaren oina eusten dute.

Ateburuan IHS (Iesus) anagrama ageri da. Alde banatara bi leiho gainean motibo barrokoekin. Beste hutsarte guztiak barrokoan tipikoak ziren euskarriak dituzten burdin forjatuzko balkoiak dira. Bi pilastra joniko itzelek eraikinaren monumentutasuna areagotzen dute.

MAKATZA ETXEA

Eraikin honek hiri-sarea finkatzen du bere fatxada nagusiak plazara ematen duelarik. Agian XV eta XVI. mende bitartean eraikitako etxea da, 1989an birmoldatua, bi isurkiko estalkia du eta oin errektangularra. Hiru fatxada eta alde askeak ditu eta laugarrena artekorma da.

makazaga.JPG (4231 bytes)

Beheko oina eta beste hiru solairu ditu: lehenak arku zorrotzeko sarrera du, harlandu onez eraikitakoa; aldiz, goiko solairuak adreilu eta egurrezko armazoizkoak dira.

Baoak eta fatxadaren kanpo-ko itxura denboran zehar aldatu egin dituzte eta atzeko eta alboko fatxa-dak dira eraikinaren jatorrizko ezau-garriak hobekien gorde dituztenak: leiho konopialak, gezileihoak, erdi-puntako arkuak eta abarrek, aipatutako XV-XVI. mende-etara garamatzate.

Azkenik, aipatu fatxada-mutur sendoek hegalkin egitura bat eutsiko zutela, agian egurrezkoa zena, eta horma-talean nabarmen-tzen diren harburu desberdinetan finkatua egongo zela.

NARROS JAUREGIA

Jauregi hau Zarauz edo Corral ere izendatua izan da. Bere sorreratik probintziako Ahaide Nagusien leinuetako bat osatu zuten eta hiribilduan ertarotik kontrol politiko, ekonomiko eta sozial gogorra gauzatu zuten.

Erdiko atala da benetako jauregia, alboetako atalak geroko eranskinak dira. 1536ko pake giro garaian eraiki zen; ordurako eite militar edo defentsarako eraikuntzek bere zentzua galdu zuten, eta bizitzeko etxebizitza eroso eta atseginagoetan pentsatzen da.

Oin karratuko eraikina da; iparraldera soto-oina, behe oina eta bi solairurekin. Kanpoko egitura hareharri landuz osatua dago eta bere angeluetan masa kubiko batzuk ditu; hauek, gorpuzki berean, garitoi eta pinakulua osatzen dituzte eta antzinako dorretxeen oroigarri dira.

Erdiko fatxadan portada handia ageri da, altuera itzeleko dobeladun arku formarekin eta moldura indartsu batez inguraturik. Atean, azkenik, "Zarauz antes que Zarauz" dioen inskripzioa azaltzen da, etxeko deituraren antzinatasunari aipu eginez.

narros.JPG (18092 bytes)

 

Behe oineko erdi-puntako hutsarteak administrazio gela eta sukaldea izango lirateke. Solairu nagusiko burdin forjatuko lau balkoiak nagusien logelei dagozkie eta goi solairukoak zerbitzarienei.

Eraikina almenatu apaingarria duen harrizko erlaitz batek osatzen du. Honi guztiari lorategia gehitu behar zaio; lorategi honek eraikinak isladatzen duen izpiritu errena-zentista gogora-razten du, eta gotikoarekiko sako-neko pentsamolde aldaketa supo-satzen du. Nagusi dira simetria eta arrazoia, oreka eta sosegua, errenazi-menduak eransten jakin izan zuen izpiritu askatzailea.

1865-66 eta 1884ko udaldiak jauregi honetan eman zituen Isabel II.a erreginak eta jarrera honekin gorteko noblezia eta Madrileko burgesia erakarri zituen; hauek urte batzuk beranduago beren etxeak eta jauregiak eraiki zituzten hondartza-lerro guztian zehar. Orain gutxi arte hauxe zen ohiko paisaia arkitektonikoa, gaur egun etxebizitza urbanizazioetan bihurtua.

ZARAUZENEKOEN DORRETXEA

Zarauz jauntxoen lehen etxea izandako gotorlekuari dagokio.

Dorretxe hauek XIV eta XV. mendeetan zehar eraiki ziren; ezegonkortasun politiko eta soziala zegoenean eta jauntxo ahaltsuenek elkarren aurka borrokatzen zutenean probintziako kontrol ekonomiko eta soziala lortzearren. Egoera honek arkitektura mota honen sorrera eta zabaltzea ekarri zuen.

Gaur egun, eraikina elizari lotuta dago parrokiko lokal eta hegoaldeko etxeen bitartez, baina jatorriz askea zen.

Oin karratukoa da, altueran txikitzen diren horma lodiekin, harlandu onez eginak. Lau solairu ditu eta bere jatorrizko defentsarako izaerari buruzko susmoa hutsarteen ondoan hormek duten nagusitasunak ematen digu: horman ageri diren hutsarte bakarrak gezileiho eta leiho biki ojibal txikiak dira.

Eraikinaren sarrera kanpoko eskilara edo bi atal zituen harrizko patina zen. Honek solairu nagusira ematen zuen eta han zeuden sukaldea eta logelak. Behe solairua, erasotzen errazena, ukuilu eta zalditegitarako eta bigarren solairua okasio handietan bakarrik erabiltzeko sala.

Solairu bakoitza bere buelta guztian antolamendua azpimarratzen duten erlaitzez mugatua dago.

Leiho ojibal eta ajimezatu simetrikoek bakarrik leuntzen dute eraikinaren izaera soila.

casatorre.JPG (8650 bytes)

XVIII. mendean zehar, kanpandorrea jartzeko azkeneko pisua gehitu zitzaion, honela bere izakera defentsiboa galdu zuen eta eliz funtzioekin lotu zen. Baina, aldi berean, aldaketa honekin funtzio berri bat eman zitzaion eta honela bere iraupena ziurtatu zen eta, gainera, kalitate eta harlanduzko irizpide estetiko berdinekin jaso zen. Dena den, harriaren kolorea begiratzen badugu, argi eta garbi bereizten dira bi gorpuzkinak.

Gaur egun, eraikina leku bisitagarri batean bihurtzeko birgaitze-proiektu bat bada; honela, kanpandorreraino igo eta bertatik eskaintzen zaigun ikuspegi ederraz gozatu ahal izateko.

SANTA MARIA LA REAL PARROKIA

Eliza honek aldaketa ugari jasan ditu behe ertaroan eraiki zutenetik eta bere gaurko itxura XVIII. mendeko da. Antzinako elizatik arrasto gotiko batzuk gordetzen dira; hala nola, portada zorrotza, apaindurarik gabea, soila eta arkibolta ugarirekin eta tendentzia klasizistako beste portada batekin konbinaturik. Nabe bakarreko gurutze latindarreko planta du eta burualde oktogonala erdi-kanoiko estalkiarekin. Gangak pilastretan eusten dira eta hauek bat datoz kanpoko horma-bularrekin. Korua dauka eta eite klasikoko pilastretan eusten diren arku formeroak dituen nabe gurutzatua. Fatxadaren itxura parroki-lokalek mugatzen dute; hauek tenpluaren ikusmen osoa galarazi eta osotasunaren ikusmena mugatzen dute.

Barnealdea: Elementurik garran-tzitsuenak hauek dira:

- Zarauz-Gamboatarren hilobia:"erromesena" ere deitu izan dute, bere aurpegietako batean txirla edo maskor bat ageri delako. Oraindik tradizio erromani-koa baztertu gabe-ko XV. mendeko elementu artistiko garrantzitsua da. Lehen elizaren erdian zegoen, gero San Exuperioren kapera ondora aldatu zuten, gaur egun dagoen lekura. Erabat harriz egina, baditu:

• Estalki trauskila.

Erdiko paneletan: apaindura geometriko-bejetal indartsua, lodiera adigarri eta bi bandetan luza-tzen diren friso jarraiko erliebeekin.

Aurrealde motzetan irudimenezko apaindurak azaltzen dira Zarauz-Gamboa etxeko armarri-arekin, alde batetik, eta San Migel hegoduna dragoia menperatzen, bestetik.

- Santa Maria La Real-en erretalua: Egur iztukatu eta polikromatuan eginiko erretaula. XVI. mendeko arkitektura grekoerromatar bezala sortutako artelana, errenazimendu erromanistaren trantsizio garaikoa. Banku bat, lau gorpuzkin eta atikoak osatzen dute. Bost kale definitzen dituzten ildaskatutako kolumnak eta altueran hurrenkeraren gainezartzeak. Santa Mariari eskainia, eskultura erliebeak ez dira Andre Mariari buruzkoak, Kristoren nekaldiaren irudiak ere ugari dira.

retablo.JPG (12351 bytes)

Antzinako erretaula gotikotik, Andre Mariaren irudia bakarrik gordetzen da, urre-koloreko egur polikromatuan eta erdian dago. Amabirjina eseria da, frontala, haurra besoetan duena: irudi narea da, lasaia, badirudi XIV. mendekoa dela, ikonografia erromanikoko tronu-Amabirjin tipikoaren irudi zorrotz-hieratikoa ahaztu duena.

Erretaulan maisu askok esku hartu zuten denboran zehar, baina behinenak Andres eta bere seme Juan de Araoz izan ziren. Sagrarioa (egun galdua dena) eta erretaularen zati bat, zehazki, Andresi dagozkio: behealdean, baratzeko Otoitza, Judasen besarkadarekin Atxilotzea, Kristo Anasen aurrean, Kristo Pilatosen aurrean, Arantzekin koroatzea eta Gurutz-bidearen irudien frisoko panelak daude. Era berean, bereak dira, bankuko erliebeko Afaria eta bigarren gorpuzkinean dagoen Andre Mariaren jasokundearen irudiak. Araoztarren ekarria, XVI. mende bukaeran Juanek eginiko Hatz-ikuzketaren irudiarekin bukatzen da. Gainontzeko eszenak (Pasioa, Berpizkundea eta abar) 1627an bukatzeko hitz eman zuten Asteasuko hiru eskultorek egin zituzten.

Azkenik, erretaula XVII. mendearen erdialdera polikromatu zuten. Gainerako erretaulak elizan zehar banatuta daude, eta nortasun barroko nabaria dute. Hauetan zentzu arkitektonikoa eskultura eta pinturaren gainetik dago, eta beste erretaula batzuen gogortasuna eta seriotasunaren ordez, XVIII. mendeko dekorazio oparoa agertzen da.

FRANTZISKOTARRAK - SAN JUAN BATAIATZAILEAREN ELIZA ETA KOMENTUA

Komentua Don Juan de Mancisidor zarauztarrak 1610ean eraiki zuen; Felipe III.aren idazkari eta aholkularia Flandesen. 1617an fraileek hartu zuten, eta frantsesek ospitale eta biltegi gisa erabili zuten Konbentzio gerra garaian; gero arpilatu eta fundatzaileak Flandestik ekarritako erlikia ugari eraman zituzten.

1830ean berritu egin zuten eta 1959an elizako nabea zabaldu egin zen klaustroko eta patioko hegal bat erantsiz eta gaur egungo fatxada jaso zen.

Multzoa Eliza, Komentu eta Eskolak osatzen dute. Lehenak, gurutze latindarreko oina du, gurutzadura beso motz eta zabalekin. Hiru nabeak ertz-gangekin estaliak daude, gurutzaduraren erdian izan ezik; hemen ganga trenkatua baita. Nabe nagusia albokoak baino zabal eta luzeagoa da; hirurak neurri desberdinetako zutabe handiz bereizirik daude. Jasan dituen birmoldaketa ugarik esleipen estilistiko zaileko multzoa egiten dute.

Eraikin hau artistikoki ez da gehiegi nabarmentzen, baina estilo frantziskotarrari dagokionez bere nortasuna gordetzen du.

Barnean, erdiko eta bi aldeetako erretaulak daude. Lehena J. Ruiz de Larrinagak 1828an egina; bi pilastra, kapitel korintiarreko kolumna pare bat eta Bataiatzailearen irudi nagusia daraman horma-konkadun taulamendua eusten duten beste bik egituratzen dute erretaula. Alde banatara santu frantziskotarren eskulturak. Dena koroatuz alegoria jainkotiar bat begi frontal moduan.

Aipagarria da barnean, era berean, Antonio Blocklandt-ek sinatutako Flandesko triptikoa. Oleoz margotua dago tabla gainean egina eta bertan Jaiotze Bazkoa (ezkerreko atea), Maiatz-Bazkoa (erdiko taulan) eta Berpiztea (eskubikoan) irudikatzen dira.

TORRE LUZEA

XV. mendean eraikia, dorre honek hiribilduaren ebolu-zio urbanoa jarrai-tzen du. Gure pro-bintziako jauregi-dorre gotiko zibila-ren eredurik onena da. Baserri-dorre isolatutik hiri-dorrera, etxe luze artekormatura pasatzen da, dorreak duen babesari jauregien erosotasun eta luxuak erantsiz.

Goiko sarrerako ate gainean armarria du, egun nahiko hondatua, Yrizarren ustez Zarauztarren leinuarena zen. Eraikuntza Enrique IV.a probintziara iritsi aurretik hasten da. Harlandu oso oneko eta itxura sendoko dorrea da. Lau solairu ditu eta sarreran ate zorrotz dobelatua du.

Goialdean, fatxada nagusi guztian zehar, balkoiak zeuzkan ziuraski eta eusteko alboko mazizoak beharrezkoa den altueran luzatzen dira. Harrizko espoloi hauek fatxada nagusian zehar luzatzen dira urkamendia indartzeko. Funtzio estetikoa ez da baztertzen zeren alboetatik mugatzen zuten bi hormak zulatzen dituzte, leiho trilobulatuak irekiz bigarren eta hirugarren solairuen parean. Balkoi hauek egurrezko ohol eta habeezko armazoiz estaliak egongo lirateke.

Torre-Luzea.JPG (13958 bytes)

Leihoak ojibalak dira, behe oinekoak xumeak, eta goialdean zabalagoak, arku tribulatuzko leiho biki eta mainel dotoreekin. Lau fatxadek mentsuloi batzuk dituzte; seguraski, hauen gainean eusten zen Enrique IV.aren garaian desagerturiko almenatua. Atal bakarreko kanpoko eskilarak lehenengo solairuraino garamatza; bertara sartzeko arku zorrotz formako dobela indartsuko ate zorrotza dago. Badirudi, elementu militar batzuen mozketak eta eraikinaren hiri eta jauregi nortasunak galarazi zutela bere desegitea.

Barruan erabilpen desberdinetarako espazio zabalak ditu (bankua, erakusketa-aretoa, etxebizitzak). Solairu nagusian sukaldea zegoen, suaren arrastoak ikus daitezke angeluetako batean, baita hormaren zabaleran sartutako ertaroko garbi-tokia ere.

Harlandu zaharreko horma-multzoak eta eskuaira handiko oin zuzenez eutsitako sabaiko haritzezko habe handiek espazio karratu zabala osatzen dute, aldizka leihoek eskatzen duten hutsunea eskainiz; nahiz eta hauetako batzuek harri piloz beteak egon.

Bigarren solairuan jauntxoen gela pribatuak daude eta azkena zerbitzarientzat izango da.

DOTOREKUA ETXEA

Etxe hau XVI. mendean, Castro Urdialesko korregidore zen Juan Ortiz de Zarauz doktoreak eraiki zuen. Gero orube hau Berroeta-Aldamar familiara pasatu zen eta, gaur egun, Euskadiko Kutxarena da; 1982an eraikina eraberritu zuten.

Oin errektangularreko eta Alde Zaharreko muga historikoak zedarritzen dituen izkinako eraikina da. Behe oina eta bi solairu ditu, erlaitz takeatuarekin eta mentsula gaineko teilategal batez osatua. Lau isuriko teilatua. Ondo landutako harlanduz jasoa, sarrera nagusia tamaina handiko arku zorrotza da eta lehen eta bigarren solairuaren artean Zarauztarren leinuko armarria dago: lehen eta laugarren laurdenak zilarrezko eremuan eta hiru asun-sasi itsas-olatu gainean bigarren eta hirugarren paneletan. Solairu bakoitzeko hiru leiho daude (lehenengo solairuakoak barlasaiekin) denak leihoburuekin, aipatutako sarrera eta fatxada bereko erdi-puntuko arkoduna izan ezik.

SANTA KLARA KOMENTUA

Doña Ana de Zarauz y Gamboak eraiki zuen 1611n eta bertan sartu zen klausuran bere bi alabekin batera. Komentua eraiki arte, 1618 eta 1625 bitartean, Lermatik etorritako mojak Narroseko jauregian egon ziren do–a Mariarekin batera. Gipuzkoan eraikitako klarisen lehen komentua izan zen.

Komentua eraikin soilekoa da eta fatxadetan hormek hutsarteek baino nagusitasun handiagoa dute. Beraz, frantziskotarren eraikuntzen sotiltasun eta sinpletasuna gordetzen dute. Eliza, Miguel de Esnaolak 1656an jasoa, barroko hasi berrikoa da, harlanduzko eta kanpo-bularrezko eraikuntza da.

Santa-Clara.JPG (4379 bytes)

Hiru hutsarteko kanpai-horma batek osatzen du fatxada eta sarrera gainean santuaren irudia jasotzen duen nitxoa dago.

Elizak gurutze latindarreko oina du eta gurutzadura zabala baina ez oso sakona. Nabeko hiru atalek eta kapera erdi-kanoiko gangek estaltzen dute; hauek pilastren gainean dauden gajoi-arku eta erdi-puntuko toralez eutsiak daude. Gurutzadura, arku toralen gaineko kupula esferiko batez estaltzen da. Dekorazioa, elizako perimetroa jarraitzen duten eskurial motako platabanda batzutara mugatzen da.

Presbiterioko sarrera eskalinata bat da eta arku molduratu batez mugatua dago. Burualdea poligono eitekoa da eta bere oinarritik hasita organoa duen koru gainezarria altxatzen da.

Barrua:

- Erretaula Handia:Egur polikromatuzko XVIII. mendeko erretaula, zapalda, hiru kaleko gorpuzkin eta atikoarekin. Bankuaren erdian tabernakulu itxurako ekisaindua dago. Kolumna salomonikoen artean doazen alboko kaleak, San Jose eta Santa Ana, eta Andra Mariaren eskulturak inguratzen dituzte. Erdiko kalean Santa Klararen irudi bat dago. Atiko erdizirkularra taulamendu zatikatu baten gainean dago eta albotara aingeruen pinturak ditu eta Kalbarioaren gaia erdian, San Juan eta Andre Mariaren pintura baten gainean Gurutziltzatuaren talla batekin.

- Alboko erretaulak: Erretaula txikiak dira, nahikoa antzekoak beren itxuran, erdikoa baino lehenagokoak (XVII. mende bukaera) eta Inmakulada, San Frantzisko eta San Antonioren irudiei eskainiak. Erretaula klasizistak dira, txikiak baina asmo dinamiko nabari batekin: pilastra eta kolumnak planu desberdinetan emanak, erliebeak bejetal, festoi eta abarrez apainduak, eta polikromiaren erabilera. Behealdean aldareak daude eta erdian sagrarioa. Kolumna bikiz mugatutako multzo hau frontoi erdi-zirkular batek osatzen du.

 

 

2u_back.gif (632 bytes)
Subir/ Igo (641 bytes)